Ana Camarero Estetika Zentruan laser fotodepilazio bidez egindako kalitatezko tratamenduak eskeintzen dizkizugu.

¿Zer da fotodepilazioa?

Fotodepilazioa argiaren bidez depilatzea da eta fototermolisi selektiboaren printzipioan oinarritzen da. Hau da, argia bero bihurtuta folikuluan dauden zelulak suntsitzen ditu. Melaninak argia xurgatu, beroan eraldatu eta zelulak erretzen ditu.

FOTODEPILAZIOA ETA LASERRAREN ARTEKO DESBERDINTASUNA:

Laserra argi monokromatikoa da, hau da, uhin-luzera bakarra du. Mota ezberdinak daude: Nd: YAG, Diodo, Rubi eta Alejandrita.

Depilacion Laser - Ana Camarero

Argi pultsatua edo fotodepilazioa, uhin-luzera denetan ematen duen argi lausoa da. Lortu nahi dugunaren arabera filtro optiko desberdinak erabiltzen dira, depilatu edo gaztetzeko.

Hori dela eta IPL bidezko depilazioa (fotodepiñazioa), larruazal eta ile mota desberdinetan eraginkorra da.

KONTUAN HARTU BEHARREKOA:

Depilatzeko orduan, beti larruazal natural eta eguzkirik hartu ez duen azaletan lan egingo dugu.

Saioen artean denbora tarte bat errespetatu behar da, 4 hilabete gehienez. Normalena lehen eta bigarren saioaren arteko denbora tartea, gorputzeko depilazioan 8-10 astekoa izaten da eta aurpegikoan 6-8 astekoa.

AZTERKETA PERTSONALIZATUA:

Edozein tratamenduren aurretik beti tratatu beharreko eremuaren azterketa egiten da. Depilatu beharreko eremua, larruazalaren fototipoa, ileraren lodiera…. Horrela emaitza hoberenak lortu ditzakegu.

Lehen saioaren aurretik, aldez aurretik informatzeko dokumentua irakurri eta sinatu behar da. Tratamenduak dituen arrisku eta kontraindikazioak argitzen dituena.

SAIOAK:

Zenbat saio beharko diran, gauza guzti hauen arabera izango da: azalaren fototipoa, ile mota, tratatu beharreko eremua, sexua, bezeroaren adina, hormonen egoera….

Lehengo saiotik emaitzak ikusgarriak dira.

SEURTASUN ETA NEURRIAK:

Fotodepilazioa tratamendu segurua da. Teknologia eta era egokian lan egiten denean, emaitza onak eskaintzen ditu.

Emaitza txarrak edo larruazalean erredurak eragin dezake behar bezala egiten ez bada.

Tratamendua hasi aurretik eta bitartean gomendio batzuk jarraitzea garrantzitsua da:

  • Argizari bidez edo ilea errotik kentzen duten beste sistemekin tratamendurik ez egin.
  • Botikak. Badira botika batzuk, larruazalena fotosensibilitatea sortzen dutenak.
  • Eguzkirik ez hartu.
  • Herpes, haurdunaldian eta edoskitze-aldian kontraindikatuta dago.
  • Begiak betaurreko espezifiko batzuen bidez babestu behar dira.