¿Zer da?

Argiaren bidez azala gaztetzeko erabiltzen den teknologia berrienetarikoa da (IPL).

ONDORIOAK:

  • Kanpoko faktoreek zaharkitzea eragiten dute eta tratamendu honek larruazalaren itxura hobetzen du.
  • Adierazpen-lerroak eta zimur txikiak gutxitzen ditu.
  • Poroen tamaina murrizten du.
  • Larruazalaren hezetasun naturala handitzen du.
  • Larruazalaren elastikotasuna hobetzen du.
  • Zelulen ugalketa estimulatzen du.
  • Mitokondrien estimulazioa.

Tratamenduak 4 saio ditu. Saiotik saiora 7-10 egun bitarteko espazioa dago. Saio bakoitzak gutxi gorabehera ordubete irauten du.

Tratamendu bakoitzaren ondoren, higienea eta eguzki pantaila ezinbestekoak dira.